Oraingoan, rally-etarako batez ere eginda dagoen kotxe bat aurkeztuko dizuet: Mitsubishi Lancer Evolution IX. Era laburrago batean esateko, evo IX-a Espainian hiru bertsioetan salgai dago, "Evolution IX", "sport" eta "ultimate". Motorea 280zp ditu 6.500rpm-tan, beraz aurreko evo VIII-a baino botretsuagoa da honakoa. Besterik gabe, azpimagarria iruditzen zait karbonoz eginda dagoen sabaia bat daukala, eta horrek 4kg arinago izatea ahalbidetzen dio txapazko batekin alderatzen badugu. Kolorez dauden lehenengo hitzetan kotxe honi buruzko informazio gehiago eskuratzeko aukera izango duzue, baina horretaz gain bideo-joko bat jarri dizuet evo IX-arekin jolas dezazuen.
martes, 24 de abril de 2007
martes, 17 de abril de 2007
Audi S3
Aste honetan audi A3-ren kotxerik prestatuenari egingo diogu lekua. Orain dela hilabete bat eskas salgai jarri den kotxea dugu S3-a. 265 zp-ko motorea dauka eta horretaz gain, trakzio integrala eta turboa edukitzeak, 5,7 segundutan 100 kilometro orduko abiadurara heltzeko aukera ematen dio, baina hori bai badauka abiadura maximoan limite bat jarrita 250km/orduko. A3-rekin konparatzen badugu estetikoki badira aldaketa nabarmenak: 25mm lurreratuagoa, 18" gurpilak, eta atzetik ikusita aleroi txiki bat eta eskape bikoitza nabarmentzen dira. Gehiago jakin nahi baduzue (jendearen iritziak barne), klikatu hitz gorrian.
viernes, 13 de abril de 2007
Focus ST
Focus St berria 225cv edo zp-ko motorea dauka eta bere turboa 5 zilindroz osaturik dago. Bere ezaugarriei eta jendearen iritziari dagokienez, golf GTI edo astra OPC-koekin erlazionatzen dute. Esan beharra dago kotxe asko ez bezala, honako hau 1.500rpm-tik behera marcha luzeetan eramateko aukera dagoela eta bere bira maximoak 7.000rpm-tan aurkitzen direla (momentu honetan indar handiarekin heltzen da). Kotxe hau barrutik ezagutu nahi baldin baduzue egin klik bertan. |
jueves, 5 de abril de 2007
Civic Type R
Gaurkoan Honda civic type R berria aurkeztuko dizuet. Aurreko type R-aren motore bera eraman arren, hau da 2.000cc; berria aurrekoa baino zaldi potentzia bat gehiago dauka (201cv eta ez 200cv) ezberdintasun hau potentzia maximoan ikusten da 7.800 rpm vs 7.400 rpm (aurrekoak zeukana). Type R berria type S-ren itxuratik abiatuta dago, baina aldeak badira bai barrutik (eserlekuak), bai kanpotik (aleroian, aurreko parrilla beltza eta ikurra gorriz margoturik, lurrarekiko distantzia gutxira). Gehiago jakin nahi baduzue edota kotxe honetaz interesaturik bazaudete txertatu kolorezko hitzetan.
Suscribirse a:
Comentarios (Atom)
