martes, 29 de mayo de 2007

Brera

Alfa Romeo Brera erosi nahi baldin baduzue, gasolinako motorea nahi baldin baduzue bi motoreen artean egin dezakezue aukeraketa: 185zp-dun motorea hartu edo 260zp daukana. Hori dela eta, prezioa ez da berdina izango, lehenengo motoreko kotxea erostekotan 33.900 euro ordaindu behar izango dituzu eta bigarrena erostekotan 34.980 euro. Bestalde esan beharra dago ere, apirilean diesel motorea daukan 200zp-ko motorea irten dela merkatura. Kanpotik ikusita izugarrizko diseinua dauka lau eskapeekin, eta barrutik deportiboa izateko ezaugarri guztiekin dator. Informazio gehiago nahi baldin baduzue egin klik hitz gorrian.


miércoles, 23 de mayo de 2007

Clio Sport

Gaur Renault Clio Sport berriaz hitz egingo dizuet. Momentuz, Renault Clio modeluaren barnean garestiena dugu "sport" edizioa. Honakoa, aurreko modelua baino 20zp gehiago dauzka, hau da, 200zp motoreaz osaturik dago. Erostekotan segurtasun elementu guztiekin dator, hots, kontrol elektronikoak (gidaketa errazten duena) eta instripuen aurrean babes moduan airbag frontalak eta lateralak. Informazio gehiago nahi baldin baduzue, egin klik hitz gorrian. Horretaz gain, barrutik ikusi nahi izatekotan ikusi behean agertzen den bideoa, izugarria baita!


martes, 22 de mayo de 2007

Audi TT Quattro sport

Audi TT quattro sport berria, ezinegon deportiboa duen kotxea da. Motorea 1.8 turboa eta 240zp ditu. o-tik 100km/ordura 5,9 segundutan azeleratzeko gauza da, eta 250km/orduko abiadura maximoa dauka autolimitaturik dagoelako. Audi TT-arekin bereizten da, bi kolorez osaturik dagoelako, hau da, denek sabai beltza daukatelako nahiz eta gero gainontzeko txapa edo karrozeria, gorriz, urdinez, zilarrez edota beltz beraz aurkitu. Barneko egituran, bolantea, eskuko frenua, eta martxen palanka alcantaraz forraturik dago tapizeriarekin bat eginez. Informazio gehiago nahi baldin baduzue egizu klik hitz gorrian.


viernes, 18 de mayo de 2007

Sportcoupe

Mercedes Sportcoupe-a kotxe pisutsua izan arren, edozein martxan zoazela azelerazio bikaina dauka, bere potentzia eskeintzen dion aukera dela eta. BMW Compact 325ti-arekin konparatzen dute baina estatistikak diontenez, Spotcoupe-a azkarragoa da. Kotxe segurua, azkarra eta ondo egina bilatzen baldin baduzue, hemen daukauzue adibiderik onena!


martes, 8 de mayo de 2007

Nissan 350z

Aste honetan, nissan 350z kotxeari buruz hitz egiten arituko gara. Nissan-en roadster hau 301 zp ditu eta aurrekoarekin alderatuta ikusten den bezala 20 zp gehiago gehitu dizkiote. Kupe honen balioa 43.000 euro inguruan dago merkeena kapotarik gabe erostekotan 3.000 euro inguru gehitu behar zaio hasierako prezio horri. Aurreko 350z-rekin dituen desberdintasunak batez ere, motorean aurkitzen dira distiratsuago izateko aukera ematen diona, nahiz eta V6 bat izaten jarritzen duen eta bere abiadura maximoa 250km/ordura mugaturik egon.


miércoles, 2 de mayo de 2007

SLR

Gaurkoan, formula1-etik abiaturik sotuta dagoen kotxe bati buruz egingo dut berba: Mercedes-Benz SLR. Kotxe hau, 626zp-ko motorea dauka eta 334 kilometro orduko abiadura hartzeko gai da eta 0-tik 100-era 3,8 segundutan azeleratu egiten du Sinesgaitza!!! Horretaz gain, balaztada bortitzetan atzeko partetik aleroi mobil bat ateratzen zaio eta horrek balazta aerodinamiko gisa funtzionatzen du. Gehiago jakin nahi baduzue historiari buruz egin klik bertan! edota datu gehiago jakiteko kolorez agertzen diren hitzetan klikatu.


martes, 24 de abril de 2007

Evo IX

Oraingoan, rally-etarako batez ere eginda dagoen kotxe bat aurkeztuko dizuet: Mitsubishi Lancer Evolution IX. Era laburrago batean esateko, evo IX-a Espainian hiru bertsioetan salgai dago, "Evolution IX", "sport" eta "ultimate". Motorea 280zp ditu 6.500rpm-tan, beraz aurreko evo VIII-a baino botretsuagoa da honakoa. Besterik gabe, azpimagarria iruditzen zait karbonoz eginda dagoen sabaia bat daukala, eta horrek 4kg arinago izatea ahalbidetzen dio txapazko batekin alderatzen badugu. Kolorez dauden lehenengo hitzetan kotxe honi buruzko informazio gehiago eskuratzeko aukera izango duzue, baina horretaz gain bideo-joko bat jarri dizuet evo IX-arekin jolas dezazuen.

martes, 17 de abril de 2007

Audi S3

Aste honetan audi A3-ren kotxerik prestatuenari egingo diogu lekua. Orain dela hilabete bat eskas salgai jarri den kotxea dugu S3-a. 265 zp-ko motorea dauka eta horretaz gain, trakzio integrala eta turboa edukitzeak, 5,7 segundutan 100 kilometro orduko abiadurara heltzeko aukera ematen dio, baina hori bai badauka abiadura maximoan limite bat jarrita 250km/orduko. A3-rekin konparatzen badugu estetikoki badira aldaketa nabarmenak: 25mm lurreratuagoa, 18" gurpilak, eta atzetik ikusita aleroi txiki bat eta eskape bikoitza nabarmentzen dira. Gehiago jakin nahi baduzue (jendearen iritziak barne), klikatu hitz gorrian.


viernes, 13 de abril de 2007

Focus ST


Focus St berria 225cv edo zp-ko motorea dauka eta bere turboa 5 zilindroz osaturik dago. Bere ezaugarriei eta jendearen iritziari dagokienez, golf GTI edo astra OPC-koekin erlazionatzen dute. Esan beharra dago kotxe asko ez bezala, honako hau 1.500rpm-tik behera marcha luzeetan eramateko aukera dagoela eta bere bira maximoak 7.000rpm-tan aurkitzen direla (momentu honetan indar handiarekin heltzen da). Kotxe hau barrutik ezagutu nahi baldin baduzue egin klik bertan.




jueves, 5 de abril de 2007

Civic Type R

Gaurkoan Honda civic type R berria aurkeztuko dizuet. Aurreko type R-aren motore bera eraman arren, hau da 2.000cc; berria aurrekoa baino zaldi potentzia bat gehiago dauka (201cv eta ez 200cv) ezberdintasun hau potentzia maximoan ikusten da 7.800 rpm vs 7.400 rpm (aurrekoak zeukana). Type R berria type S-ren itxuratik abiatuta dago, baina aldeak badira bai barrutik (eserlekuak), bai kanpotik (aleroian, aurreko parrilla beltza eta ikurra gorriz margoturik, lurrarekiko distantzia gutxira). Gehiago jakin nahi baduzue edota kotxe honetaz interesaturik bazaudete txertatu kolorezko hitzetan.


miércoles, 28 de marzo de 2007

GOLF R32

Aste honetan nahiz eta kotxe markaz aldatu beste kotxe alemaniar baten aurkezpena egin nahi dut, bereziki volkswagen-en Golf R32 berria. Azken hau, golf modeloaren kotxerik garestiena da, 250cv edo zaldi potentziako motore bat dauka eta hurbiletik jarraitzen dion Golf GTI-arekin dituen ezberdintasun nagusiei dagokienez, motorearen soinua, potentzia, kolpe-leungailuak (aurretik aluminiozko plaka, batez ere), eserlekuak eta atzeko bi eskapeak erdialdean kokaturik direla esan dezakegu. Azken hau ezaugarriei dagokienez, baina kotxe honetaz gehiago jakin nahi baduzue, egin klik kolorezko hitzen gainean.

martes, 20 de marzo de 2007

Opel GT

Pasadan astean komentatu nizuen bezala, nire blog-a kotxei buruzkoa da. Beraz, berriekin asteko pasadan astean jarri nizuen OPEL GT kotxeari buruzko informazioa jartzen hasiko naiz. Nire helburua kotxe hau zuek ezagutzea da, eta era berean, dauzkan ezaugarriez jabetzea.

Kotxe hau apiriletik aurrera jarriko da salgai eta seguruaski dituen zaldi potentzia jakin nahi izango duzue, ba ez pentsa gutxi dituela 264CV baititu. Bukatzeko esatea, nahi baldin baduzue honako kotxeekin konparatu ditzakezuela: Mazda MX-5, BMW z4, audi TT eta Honda s2000. Orain zuei dagokizue konparatzea eta zein den hauetatik hoberena ziurtatzea.

martes, 13 de marzo de 2007


Hemen daukazue Opelen azkeneko roadsterra! OPEL GT berria!

Aurkezpena

Kaixo! nire blog-aren izenburua ikusi dezakezuenez, "kotxeak" da. Hori dela eta, blog honen barnean, azkeneko kotxe modelo eta marka ezberdinak ikusteko aukera ederra izango duzue. Horretaz gain, kotxe bakoitzari buruzko informazio eta iritzi pertsonala ageriko da.