martes, 29 de mayo de 2007

Brera

Alfa Romeo Brera erosi nahi baldin baduzue, gasolinako motorea nahi baldin baduzue bi motoreen artean egin dezakezue aukeraketa: 185zp-dun motorea hartu edo 260zp daukana. Hori dela eta, prezioa ez da berdina izango, lehenengo motoreko kotxea erostekotan 33.900 euro ordaindu behar izango dituzu eta bigarrena erostekotan 34.980 euro. Bestalde esan beharra dago ere, apirilean diesel motorea daukan 200zp-ko motorea irten dela merkatura. Kanpotik ikusita izugarrizko diseinua dauka lau eskapeekin, eta barrutik deportiboa izateko ezaugarri guztiekin dator. Informazio gehiago nahi baldin baduzue egin klik hitz gorrian.


miƩrcoles, 23 de mayo de 2007

Clio Sport

Gaur Renault Clio Sport berriaz hitz egingo dizuet. Momentuz, Renault Clio modeluaren barnean garestiena dugu "sport" edizioa. Honakoa, aurreko modelua baino 20zp gehiago dauzka, hau da, 200zp motoreaz osaturik dago. Erostekotan segurtasun elementu guztiekin dator, hots, kontrol elektronikoak (gidaketa errazten duena) eta instripuen aurrean babes moduan airbag frontalak eta lateralak. Informazio gehiago nahi baldin baduzue, egin klik hitz gorrian. Horretaz gain, barrutik ikusi nahi izatekotan ikusi behean agertzen den bideoa, izugarria baita!


martes, 22 de mayo de 2007

Audi TT Quattro sport

Audi TT quattro sport berria, ezinegon deportiboa duen kotxea da. Motorea 1.8 turboa eta 240zp ditu. o-tik 100km/ordura 5,9 segundutan azeleratzeko gauza da, eta 250km/orduko abiadura maximoa dauka autolimitaturik dagoelako. Audi TT-arekin bereizten da, bi kolorez osaturik dagoelako, hau da, denek sabai beltza daukatelako nahiz eta gero gainontzeko txapa edo karrozeria, gorriz, urdinez, zilarrez edota beltz beraz aurkitu. Barneko egituran, bolantea, eskuko frenua, eta martxen palanka alcantaraz forraturik dago tapizeriarekin bat eginez. Informazio gehiago nahi baldin baduzue egizu klik hitz gorrian.


viernes, 18 de mayo de 2007

Sportcoupe

Mercedes Sportcoupe-a kotxe pisutsua izan arren, edozein martxan zoazela azelerazio bikaina dauka, bere potentzia eskeintzen dion aukera dela eta. BMW Compact 325ti-arekin konparatzen dute baina estatistikak diontenez, Spotcoupe-a azkarragoa da. Kotxe segurua, azkarra eta ondo egina bilatzen baldin baduzue, hemen daukauzue adibiderik onena!


martes, 8 de mayo de 2007

Nissan 350z

Aste honetan, nissan 350z kotxeari buruz hitz egiten arituko gara. Nissan-en roadster hau 301 zp ditu eta aurrekoarekin alderatuta ikusten den bezala 20 zp gehiago gehitu dizkiote. Kupe honen balioa 43.000 euro inguruan dago merkeena kapotarik gabe erostekotan 3.000 euro inguru gehitu behar zaio hasierako prezio horri. Aurreko 350z-rekin dituen desberdintasunak batez ere, motorean aurkitzen dira distiratsuago izateko aukera ematen diona, nahiz eta V6 bat izaten jarritzen duen eta bere abiadura maximoa 250km/ordura mugaturik egon.


miƩrcoles, 2 de mayo de 2007

SLR

Gaurkoan, formula1-etik abiaturik sotuta dagoen kotxe bati buruz egingo dut berba: Mercedes-Benz SLR. Kotxe hau, 626zp-ko motorea dauka eta 334 kilometro orduko abiadura hartzeko gai da eta 0-tik 100-era 3,8 segundutan azeleratu egiten du Sinesgaitza!!! Horretaz gain, balaztada bortitzetan atzeko partetik aleroi mobil bat ateratzen zaio eta horrek balazta aerodinamiko gisa funtzionatzen du. Gehiago jakin nahi baduzue historiari buruz egin klik bertan! edota datu gehiago jakiteko kolorez agertzen diren hitzetan klikatu.


martes, 24 de abril de 2007

Evo IX

Oraingoan, rally-etarako batez ere eginda dagoen kotxe bat aurkeztuko dizuet: Mitsubishi Lancer Evolution IX. Era laburrago batean esateko, evo IX-a Espainian hiru bertsioetan salgai dago, "Evolution IX", "sport" eta "ultimate". Motorea 280zp ditu 6.500rpm-tan, beraz aurreko evo VIII-a baino botretsuagoa da honakoa. Besterik gabe, azpimagarria iruditzen zait karbonoz eginda dagoen sabaia bat daukala, eta horrek 4kg arinago izatea ahalbidetzen dio txapazko batekin alderatzen badugu. Kolorez dauden lehenengo hitzetan kotxe honi buruzko informazio gehiago eskuratzeko aukera izango duzue, baina horretaz gain bideo-joko bat jarri dizuet evo IX-arekin jolas dezazuen.